Astelena lepo beteko da Altuna eta Lasoren arteko partidua ikusteko

Eguaztenean aukeratu zituzten pilotak aipatutako bi pilotariek
Astelena lepo beteko da Altuna eta Lasoren arteko partidua ikusteko
2024/11/08 11:22
eta kitto!

Domeka arratsaldean Katedralak hartuko duen jaialdiko partidu nagusiak ikusmen handia sortu du pilotazaleen artean eta, lau eta erdiko txapelketaren barruko finalerdia izanda, Aspeko Altuna eta Baikoko Laso aurrelarien arteko norgehiagokak sarrerak agortuko ditu.

Eguaztenean aukeratu zituzten pilotak aipatutako bi pilotariek, martitzenean Astelenan bertan saio indartsuak burutu ondoren, bi ordukoak bakoitzak. Altunak 105,7 eta 105,9 gramoko pilota biziak aukeratu zituen; Lasok, bere aldetik, azkarrago baten eta motelagoa zen beste baten alde egin zuen, 105,9 eta 106,3 gramokoak.

Gainera, Aspek antolatutako lehenengo partidurako bikoteen artekoa ere ez da nolanahikoa izango, Ezkurdia-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteek neurtuko baitituzte indarrak. Amaierako partiduan, bestalde, Exposito-Gaskue eta De la Fuente-Gabirondo izango dira, nor baino nor.