Astelenak, gaurko jaialditik aparte, bihar arratsaldean Debarroko Eskolarteko jaialdia hartuko du

Astelenak, gaurko jaialditik aparte, bihar arratsaldean Debarroko Eskolarteko jaialdia hartuko du
2023/11/17 11:35
eta kitto!
Gaurko afizionatuen mailako pilota jaialdiak Eibarko Klub Deportiboko ordezkarien parte-hartze zabala izango du bertan izango diren bost partiduetan. 18:30ean hasiko den jaialdiko lehenengo partiduan, gazte mailako Ibarrak Hernaniko Legarreta izango du aurkari. Jarraian, senior mailako binakakoan, Azkargorta-Conde bikoteak ere Hernanikoak izango ditu aurrez aurre. Ondoren, Olaetxeak Lazkaoko Soberonekin neurtuko ditu indarrak. Laugarren partiduan, kadete mailan, Urkiagak Getariako Aiestaran izango du aurkari. Eta Katedraleko jaialdiarekin amaitzeko, Agirresarobek Goiburu lazkaotarraren neurtuko ditu indarrak.

Bihar, bestalde, giro berezia izango duen jaialdia hartuko du berriro Astelenak. Kasu horretan Debarroko pilota eskoletako txikienen arteko Eskolarteko txapelketako bigarren jardunaldia. Deba, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Arrasate, Bergara, Soraluze eta Elgoibartik helduko diren partaideekin frontoia bizi bizi izango dugu. Gaztetxoenak hartuko dituen jaialdi hori arratsaldeko 16:00etan hasiko da.