Astelenak Gipuzkoako txapelketaren bi finalerdiko hartuko ditu domeka arratsaldez

Lehiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, kadete mailakoarekin, ondoren jubenilen artekoarekin jarraitzeko
Astelenak Gipuzkoako txapelketaren bi finalerdiko hartuko ditu domeka arratsaldez
2024/06/06 13:28
eta kitto!

Deporreko bi pilotari sailkatu dira lau eta erdiaren barruko Gipuzkoako txapelketako finalerdietarako. Biek, gainera, finalerdi horiek Astelena katedralean jokatzeko aukera izango dute, eibartarren eta lazkaotarren arteko lehia hartuko duen domekako jaialdian. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, kadete mailakoarekin, ondoren jubenilen artekoarekin jarraitzeko. Lehen partiduan Azpilikueta eibartarrak Oiartzabal izango du aurkari, eta bigarrenean Eibarko Ibarrak Izagirre lazkaotarra aurrez aurre.

Final laurdenetako partiduetan, Azpilikueta eta Varona eibartarren arteko lehia oso parekatua izan zen azkenera arte, Azpilikuetan markagailuan tartetxoa lortu zuen arte. Ibarra jubenilak, bestalde, atzetik hasi arren, ondo jakin izan zuen neurketa irauli eta 22-15 nagusitasunez Ataungo aurkari zailari irabazten.