Astelenak kaiolaren barruko hiru partiduko jaialdia hartuko du bihar arratsaldean

Gipuzkoako Txapelketaren barruan jokatuko diren neurketak izango dira
Astelenak kaiolaren barruko hiru partiduko jaialdia hartuko du bihar arratsaldean
2024/04/18 12:00
eta kitto!

Afizionatuen mailako 4 eta erdiko Gipuzkoako Txapelketaren barruko hiru partidu hartuko ditu Katedralak biharkoan. Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan eta kadete mailako bi partidu eta jubeniletako beste bat hartuko ditu jaialdiak; guztiak ere, jakina, buruz-burukoak. Hasteko, kadete mailan, Urkiaga eibartarrak Oñatiko Lizarralde izango du aurrez-aurre. Jarraian jubenil mailakoa jokatuko da, Ibarra eibartarra eta Sarasua azpeitiarra protagonista izango dituena. Azkenik, kadete mailan berriro ere, Del Rey eibartarra eta Aldazabal azkoitiarra izango dira, nor baino nor.

Eibarko Klub Deportiboko beste ordezkariek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Horrela, aipatutako txapelketaren barruan, Varona eta Azpilikueta kadeteek Azpeitian (Larramendiren aurka) eta Zestoan (Zabala aurkari dela) jokatuko dute, hurrenez hurren; eta Conde eta Iraolagoitia seniorrek Errenterian (Ortiz de Urbinaren kontra) eta Donostiako Egian (Huegun aurkari dela) izango dituzte partiduak, hurrenez hurren.