Herritarrak "Astindu" Eibarko hizkuntza-eskubideen ataria erabiltzera animatu nahi ditu Eibarren Akebaik

Herritarrak "Astindu" Eibarko hizkuntza-eskubideen ataria erabiltzera animatu nahi ditu Eibarren Akebaik
2024/02/02 12:38
eta kitto!
Erabileran eragiteko garbi dago hizkuntza-ohiturak aldatu behar ditugula eta ezinbestekoa dela euskal hiztunok ahalduntzea eta hizkuntza eskubideak ezagutzea. Horretarako sortu zuten Astindu Eibar hizkuntza eskubideen ataria, herritarrei hizkuntza-eskubideen berri emateko, eta horiek bermatu eta errespetarazteko. Helburua da Eibarren euskararen presentzia handitzea eta erabilera areagotzea eta normalizatzea.

Hizkuntza eskubideen inguruko zalantza, galdera, kezka edo iradokizunak izanez gero, 943 70 84 26 telefonora deitu daiteke edo eibarrenakebai@gmail.com helbidera idatzi.  Beste aukera bat Astinduren atarian formulario bat betetzea da. Beraz, animatu eta aldatu ditzagun denon artean hizkuntza-ohiturak.

 

Akebai astindu