Atalanta Aresen ‘Ikusi, entzun eta isildu’ erakusketaren aurkezpena egingo da ostegunean Andretxean

Atalanta Aresen ‘Ikusi, entzun eta isildu’ erakusketaren aurkezpena egingo da ostegunean Andretxean
2026/01/12 16:43
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Ostegunean, urtarrilaren 15ean, 18:00etan aurkeztuko da Andretxean (Isasi kalea 11) 'Ikusi, entzun eta isildu' erakusketa. Atalanta Aresen erakusketa honetan, egilea emozioetatik, traumetatik eta indarkeriaren oroitzapenetatik igarotzen da, buztin zuriaren bidez, eta begia memoriaren epizentroa da.

Erakusketa urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai. Lanek poesia eta arte plastikoaren elkarketa eskaintzen dute, intimitatea materia bihurtuz eta bisitaria begiradara gonbidatuz.