Ate irekiak antolatu ditu Nerea Lodosa dantza konpainiak biharko Ipurua kiroldegian
2019/09/05
09:24
eta kitto!
Bihar arratsalderako (irailak 6, ostirala) ate irekien jardunaldia antolatu du Nerea Lodosa dantzari eta koreografo eibartarrak, 18:30etik aurrera Ipurua Kiroldegian, bere talde berria ezagutzera emateko asmoz. Izan ere, ikasturte honetan bi irakasle berri izango ditu Nereak aldamenean, berarekin batera klaseak ematen: Lide Agirre eta Thiago T-Black, biak ere ibilbide luzeko dantzari profesionalak. Lehenak dantza lirikoa irakatsiko du eta bigarrenak, berriz, dantza urbanoak. Biharko antolatu duten ekitaldian 12 urtetik gorakoek har dezakete parte eta aurretik izena eman behar da, 615 787 657 telefonora deituta edo zuzenean Ipurua edo Orbea kiroldegietan.
Nerea Lodosak dantza talde berria jarriko du martxan.
Nerea Lodosak dantza talde berria jarriko du martxan.