Ate irekien astea izango da oraingokoa Ipuruako SD Eibar Museoan

Museoen Nazioarteko Egunaren harira jarri dute martxan ekimena
Ate irekien astea izango da oraingokoa Ipuruako SD Eibar Museoan
2024/05/20 11:26
eta kitto!

Ekimen hori Museoen Nazioarteko Egunarekin bat dator eta atzo ekin zitzaion egitarauari, FC Cartagenaren aurkako partiduaren atarian, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara egindako saioarekin. Gainerako egunetan Eibarko Museoa irekita egongo da eta sarrera doakoa izango da astelehenetik egunera, 17:00etatik 19:00etara. Bilduma iraunkorraz gain, CD Vitoriak gizonezkoetan eta Eibar B-k emakumezkoetan eskuratu berri dituzten 3. RFEFko txapeldunen kopak gehitu zaizkio; hain zuzen ere, bi taldeetako plantillek Museoa bisitatzeko aukera izan zuten aurreko eguenean. Eguen honetarako (hilak 23), bestalde, Eibar-eko jokalari ohien bisita gidatua dago programatuta. Aste honetan ateak zabalik izateaz gain, Museoa aldez aurretik erreserba eginez bisitatu daiteke.