Ate irekien jardunaldia egingo dute zapatuan Ipar-en skateparkean
Skatea, rollerra eta surfskatea probatzeko aukera egongo da
2025/09/10
11:53
eta kitto!
Ipar-eko skatepark estaliko (Matsaria 34-1C) ateak herritar guztientzat zabalduko dituzte bihar skatean, rollerrean eta surfskatean aritzeko (17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara). Doako jardunaldia izango bada ere, izena eman beharko da aurretik 679 513 592 telefonora deituta.
Parte-hartzaileek babesak eraman beharko dituzte eta kaskoa nahitaez erabili beharko da (babesik eduki ez izanez gero, Ipar-ekoei abisatu eta batzuk lortuko dituzte).