Ateak Ireki atariaren itxiera salatu du Hekimenek
2013/11/14
00:00
eta kitto!
Ateak Ireki atari informatiboa ixteko agindua dela-eta, webgunearen itxiera salatzeko oharra kaleratu du Hekimen Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak:
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak salatu nahi du Ateak Ireki izeneko webgunearen itxiera, eta elkartasuna agertu nahi die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei.
Hekimenek informazio askatasunean sinesten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurkanjotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu.
Ateak Ireki ekimenaren galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa.