“Atearen beste aldean” testurik gabeko antzezlana aurkeztuko du gaur Hika Teatroa konpainiak

Coliseo antzokian taularatuko dute, 17:00etan, eta sarrerak 5 euro balio du.
“Atearen beste aldean” testurik gabeko antzezlana aurkeztuko du gaur Hika Teatroa konpainiak
2025/12/29 13:15
Silbia Hernandez Arrazola

Hika Teatroa konpainiak Atearen beste aldean antzezlana taularatuko du gaur (astelehena, abenduak 29) Coliseo antzokian, 17:00etan. Publiko familiarrentzat pentsatutako lana da, testurik gabeko ikuskizun parte-hartzailea, eta egileen berbetan “erresilientziaz egoera txarrak gainditzeko gaitasun handia duten pertsonei buruz hitz egiten du”. Sarrerak 5 euro balio du. 

SINOPSIA
Neskak, mendiak eta hiriak ibiltzen ditu bere atearekin, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, eta itsasoaren hondoan galdu. Bat-batean, ordea, atea gurutzatzean, bilatu nahi zituen pertsonak aurkitzeko gai da, eta horrela, bere urtebetetzea ospatzeko moduan sentitzen da. Berriz ere zoriontsu. 

FITXA ARTISTIKOA 
Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga 
Aktorea: Sandra Fdez. Agirre
Musika zuzenean: Unai Celaya
Musika konposaketa: Unai Celaya
Argiztapena (aretoko bertsioan): Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Jantziak: Xabier Mujika
Promozio bideoak: Ugaitz Albisu
Grafika: Nagore Martínez
Argazkiak: Renata L. Etanowski
Teknika: Eraginstac
Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa