Athletic Clubek SD Eibarko Urko Izeta fitxatu du

Athletic Clubek SD Eibarko Urko Izeta fitxatu du
2023/01/20 eta kitto!
SD Eibarrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute Urko Iruretagoiena Izeta talde zuri-gorrira joateko. Armaginen harrobian hezia, Aian 1998an jaiotako jokalaria denboraldi honetan Amorebietan aritu da lagata. Jokatutako 18 partidutan 6 gol sartu ditu. 2021-2022 aurreko denboraldian Arenasen jokatu zuen, han ere utzita, eta 35 partidutan 19 gol egin zituen. Aurretik, CD Vitorian eta Eibarren gazteen lehen taldean ere jokatu zuen. SD Eibarrek eskerrak eman dizkio Urko Iruretagoiena Izetari bere konpromiso eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa dio etorkizunerako.