Athletic-ek lagatako Eunate Astralaga atezainak SD Eibar-ekin jokatuko du

Kolonbian jokatzen ari den 20 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartzen egon da
Athletic-ek lagatako Eunate Astralaga atezainak SD Eibar-ekin jokatuko du
2024/09/18 10:42
eta kitto!

Eunate Astralaga (Berango, 2005) Athleticeko atezain gaztea SD Eibarrera utzita helduko da 2024-2025 denboraldirako. Atezainak, Espainiako selekzioarekin maila baxuagoetan ere internazionala denak, Kolonbian jokatzen ari den 20 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartzeari amaiera eman berri dio. 19 urtez azpiko Eurokopako txapeldun ere izan zen joan den uztailean, parte-hartze borobila eginda, eta UEFAk txapelketako hamaikako idealean izendatu zuen.

Aurreko denboraldian Athleticeko emakumezkoen bigarren taldeko atezain titularra izan zen, eta 23 partidutan parte hartu zuen. 2017-2018 denboralditik dago Athletic-en, bertan hasi baitzen haurren taldean jokatzen. Harrezkero, klubaren egitura osatzen duten taldeetan gora egin ondoren, 21-22 denboraldian Athletic B-ra iritsi zen, 16 urte besterik ez zituela.