Athleticen kalitateak Ipuruako kanporaketa erabaki du lehen zatian (0-3)
Partiduko lehen aukera argia armaginena izan da. 10. minutuan, Jon Bautistak bizkarra irabazi dio bisitarien defentsari, pase sakon baten ostean, baina Agirrezabalaren aurka buruz burukoan egindako jaurtiketa kornerrera bidali du azken unean Athleticeko atezainak. 17. minutuan 0-1ekoa iritsi da Nico Williamsen bakarkako ekintza batean, Villalibrek gola sartuz amaitu duena. 33.ean, Muniainek Williamsen pasea jaso eta ezkerkada bat sartu du. 40. minutuan, Villalibrek arriskurik gabe egindako jaurtiketa batek errebotea eman dio Eibarreko defentsa bati, eta Yoelen atean sartu da.
Bigarren zatian, Mario Sorianoren eta Stoichkoven sarrerak Eibarren erasoa bizkortu du. 61. minutuan, Stoichkov gola sartzeko zorian egon da, gora joan zaion ezkerkada batekin. Azken minutuetan jokoaren intentsitateak galdu du eta partidua atsedenaldira iritsi den emaitza berarekin amaitu da.