Atletismo Eskolako atletek gaur eta martxoaren 27an eta 30ean egingo dituzte probak

Larunbatean Korrika Eibartik pasatzen denez, probak astean zehar egin behar izango dituzte
Atletismo Eskolako atletek gaur eta martxoaren 27an eta 30ean egingo dituzte probak
2026/03/24 10:56
Ekhi Belar Errasti

Atletismo Eskolako alebinek eta infantilek probak egingo dituzte egun hauetan. Lehenengo proba gaur egingo da eta besteak martxoaren 27an eta 30ean. Hasiera batean hilaren 28an egitea zegoen aurreikusita, baina egun horretan Korrika Eibartik pasatzen denez, egunak aldatu dituzte.

Alebinak eta infantilak hainbat probatan arituko dira markak egiteko, baina Eibarko Klub Deportibotik adierazi dutenez, “proba hauek ondo pasatzeko, hobetzen joateko eta gero Gipuzkoako Txapelketetan parte hartzeko kontutan izango diren markak lortzeko balioko dute”.

Martxoak 28 PLP atletismo eskola
Martxoak 24 eta 27 PLP atletismo eskola

 

Martxoak 30 proba konbinatuen PLP  atletismo eskola
Martxoak 30 proba konbinatuen PLP atletismo eskola