Atletismo Eskolakoak Orioko Krossean egon dira asteburuan

Herriko 16 gazte aritu ziren Kamel Ziani Krossean Nora Martinez eta Kepa Markez entrenatzaileen gidaritzapean
Atletismo Eskolakoak Orioko Krossean egon dira asteburuan
2025/11/17 12:30
Ekhi Belar

Kamel Ziani Krossaren VII. edizioa jokatu zen atzo, azaroak 16, Orion, eta Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolako 16 gaztek hartu zuten parte bertan. Eguraldia lagun izan zuten korrikalari gazteek eta eskolakoek oso balorazio ona egin dute.

Alebin eta benjamin kategoriako atletak izan ziren lehian, eta Nora Martinez eta Kepa Markez entrenatzaileek egin zuten arduradun lana. “Kirolaren balioetan oinarritutako egun bikaina izan da”, diote Deporrekoek.

Hurrengo zita abenduaren 14an izango dute, Arrateko Zelaian, Klube Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatzen duten Bolunburu Oroigarriaren LXXII. edizioan.

 

Orioko Krosseko emaitzak

 

Alebin kategorian (1.200 m)

Eider Gonzalez Cuetara: 5:05:06

Isabel Pita Lozano: 4:41:68

Jule Azurmendi Marquez; 4:44:68

Lucia Arkotxa Larrarte; 4:58:37

Luke Litago Lasuen; 4:49:65

Maddi Perez De Obanos Larreategi; 4:48:82

Markel Laskurain Arrizabalaga; 4:02:09

Markel Urain Sanz: 4:12:46

Nicolas Cardenas Sanchez; 4:45:75

 

Benjamin Kategorian (600 m) (maila honetan ez dira denbora eta sailkepenak argitaratzen)

Amets Rubio Muñoz

Hegoi Urain Sanz

Jare Perez De Obanos Larreategi

Jone Hernandez Iraola

Marina Morales Mendikute

Markel Arrieta Cordon

Saioa Guerrero Garaizabal