Atletismo eskolakoek denboraldia agurtu eta hurrengoa prestazten hasita
Entrenamendu gehienak egin dituzten Unben izandako ur-festarekin eta Deporreko lokaletan ospatutako merendolarekin agurtu zuten ikasturtea Klub Deportiboko atletismo eskolakoek. Benjamin, alebin eta infantil mailetako 40 gaztetik gora izan dira parte hartzen denboraldiko krosetan, Unbeko Parte-Hartze Libreko probetan eta Gipuzkoa zein Euskadiko pista txapelketetan. Guztiak Markel Gutierrez, Kepa Marquez, Enara Magunazelaia eta Ugaitz Gartziak osatutako laukotearen aginduetara.
Kros arloan, Lasarten jokatutako 68. Donostiako Nazioarteko Krosean, Arraten jokatutako 73. Bolunburu Memorialean eta Elgoibarren jokatutako 81. Juan Mugerza Nazioarteko Krosean izan dira. Gainera, 12 aldiz lehiatu dute Unben Parte-Hartze Libreko probetan, azaroan hasi eta martxora arte. Aurrekoekin batera, banakako zein taldetako pista txapelketetan hartu dute parte: banaka Irungo Plaiaundin, Eibarko Unben eta Donostiako Anoetan; eta taldeka Tolosako Berazubin, Ordiziako Altamiran eta Lasarteko Atsobakarren.
2025-26 denboraldiari begira
Ikasturte berria ere prestatu beharra dago eta dagoeneko ezarri dute fetxa entrenamenduekin hasteko. Irailaren 9an abiatuko dute denboraldia Unben eta interesatuek libre izango dute hilabete hori probatzeko, beti ere Kiroldegiko eta Klub Deportiboko bazkide badira. Entrenamenduak normalean 17:05ean hasi eta 18:45ean amaitzen dira eta klubean dagoen materiala erabili ahal izango dute. Informazio gehiagorako atletismo@deporeibar.com helbidera jo daiteke.