Atseden hartu ondoren, Artesanos Juantxo saskibaloi taldea lehiara itzuliko da asteburuan
Atletico San Sebastian taldeari egingo dio bisita larunbatean, urriak 17, 20:00etan
2026/10/15
10:10
Ekhi Belar Errasti
Joan den astean ez zen jardunaldirik jokatu gizonezkoen saskibaloiko Gipuzkoako 1. Mailan. Artesanos Juantxo talde eibartarrak irribarre batekin egin zion aurre atsedenaldiari, 79-71 irabazi baitzion aurretik Easo Basket Iramendiri, eta orain azken sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak, larunbatean, 20:00etan, Donostiko Aiete kiroldegian.
Atletico San Sebastian izango da Eibar Saskibaloi taldeko gizonezko seniorren aurkaria eta Easoren aurka hasitako bolada positiboari jarraipena eman nahi diote eibartarrek.
Artesanos Juantxo sailkapenaren 5. postuan dago, 3 punturekin, partidu bat irabazita eta bestea galduta.