[ATZERA BEGIRA] Adimen desgaitasuna dutenek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko kanpaina hasi du Atzegik

[ATZERA BEGIRA] Adimen desgaitasuna dutenek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko kanpaina hasi du Atzegik
2023/10/25 18:06
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea

“Nire erara bizitzeko erronka”. Hori da Atzegiren aurtengo kanpainarako aukeratu duten goiburua eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du. Hala azaldu dute gaur arratsaldean Atzegi elkarteko ordezkariek, kanpainaren berri emateko egindako aurkezpenean: “Izan ere, adimen desgaitasuna dutenen artean denetarik dago: gurasoekin bizi nahi dutenak, beraien kabuz modu independiente batean bizitzea nahiago dutenak, bakarrik, lagunekin, bikotearekin… Eta, bakoitzaren autonomia mailaren arabera, laguntza gehiago edo gutxiago beharko dute. Aniztasun hori da erakutsi nahi dena, hain zuzen ere”. Eta horren adibide garbia dira gaurko ekitaldian egon diren lau neskak: egunen batean gurasoen etxetik kanpora joan nahi badute edo, beste barik, etxean egin beharreko lanekin lagundu nahi izanez gero, horrelako kontuetarako prestatzen ari dira, hasi berri dituzten klaseetan. Irakaslearen laguntzarekin, ohea ganoraz nola egiten den, edo jatekoa prestatzen ikasiko dute, ekainera arte jasoko duten ikastaroan.

Adimen desgaitasuna dutenek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko kanpaina hasi du Atzegik

Kanpaina honetarako lau kartel egin dituzte, bizitzeko lau modu ezberdin irudikatzeko eta, horrekin batera, sare sozialetan zabaltzen joango diren beste horrenbeste bideo prestatu dituzte. Hemen daukazue horietako lehena: