[ATZERA BEGIRA] Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa elkarteak etxegabetze bat geratu dute
Txontako bizilagun bat kaleratu behar zuten atzo, baina Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa elkarteak helegitea aurkeztu zuten eta etxegabetzea bertan behera geratzea lortu dute. Dena dela, Kontseilu Sozialistak ohartarazi du helegiteek eta bide judizialek “muga nabarmenak” dituztela, "jabetza pribatua etxebizitza eskubidearen gainetik babesten dutelako, legeetan jasotzen ez diren kasuak direlako zein prozedura burokratikoek horien aplikazioa guztiz oztopatzen dutelako".
Uztailean prentsaurreko baten bitartez, 3 pertsona etxegabetze arriskuan zeudela salatu genuen. Gaurkoan, Sadaqa Elkartearekin batera abiatutako prozeasuak emaitzak eman eta gaurko data zuen etxegabetzea bertan behera uztea lortu dugula adierazi nahi dugu.
Hemen azalpen bideoa.? pic.twitter.com/aUzg1lkmkJ
— Kontseilu Sozialista Deba Bailara (@kontseilua_Deba) September 21, 2022