[ATZERA BEGIRA] Ego Ibarrak 60. hamarkada eta Trantsizioa gertutik bizi izan zuten eibartarren testigantzak jaso ditu

[ATZERA BEGIRA] Ego Ibarrak 60. hamarkada eta Trantsizioa gertutik bizi izan zuten eibartarren testigantzak jaso ditu
2023/05/05 eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea

Ego Ibarra batzordeak 1960. hamarkadaren eta Trantsizioaren lekuko izan ziren 15 eibartarren lekukotasuna jaso du. Carmen Apellaniz, Emilio Aiastui, Felix Arroitajauregi, Vicente Belda, Arrate Berasaluze, Alfredo Elortza, Mateo Guilabert, Josu Ibargutxi, Mikel Larrañaga, Maria Elena Mugika, Jorge Perez Jauregi, Elena Piedra, Carmen Retenaga, Maria Luisa Ruiz eta Begoña Vesga izan dira elkarrizketatuak.

Lekukoek zenbait gai jorratu dituzte: errepresioa, Goi Argi elkartea, Eibarko pinadietan egindako bilera klandestinoak, TEFISO elkartea, Juan XIII. Kontsumo-elkartea, Komite Antinuklearrak, herri-mugimenduak, 60ko hamarkadako musika-lehiaketak, deportazioak, Jai-Alaia, tabernak eta poteoa, politikagintza, Eibarko Emakumeen Asanblearen sorrera, guatekeak, ekologia, genero-berdintasunaren aldeko borroka, Gure Herria, begetarianismoa, espetxea, Acción Católica, euskara eta euskaltzaletasuna, mugimendu hippya, erregimenaren kontrol itogarria, drogen arazoa, Eibar “dolarraren” herri, futbola, manifestazioak, pintadak, lana, Urbiako konzentrazioak, Caritas, multikopistak, Burgosko prozesua, Segoviako ihesaldia, lehenengo udal-hauteskundeak, kartzeletara bidaltzen ziren jatekoak, sindikalgintzaren hastapenak, Kulturala… “Askoz berba gehiago beharko genituzke Eibarren 60ak eta Trantsizioa zer izan ziren irudikatzeko, frankismo garaiko giroa eta Franco hil ondorengoaren hitz guztiak batzeko”, dio Ego Ibarrak.

ego ibarra 60 hamarkada trantsizioa


ego ibarra 60 hamarkada trantsizioa kartela