[ATZERA BEGIRA] Erdi Aroko bideen inguruko hitzaldiaren bideoa argitaratu du Ego Ibarrak

[ATZERA BEGIRA] Erdi Aroko bideen inguruko hitzaldiaren bideoa argitaratu du Ego Ibarrak
2023/04/25 19:16
eta kitto!

Orain dela urtebe argitaratutako albistea


Elena Barrena historia katedraduna eibartarrak ‘Eibar y los caminos medievales’ hitzaldia eskaini zuen Azitaingo parrokian, Behetarrak elkartearen eskutik. Orain, Ego Ibarrak bere YouTubeko kanalera igo du hitzaldiaren bideoa.

Barrenak “ederto asko argitu zituen hasierako urratsak”, Ego Ibarraren esanetan. “Eibar hiriaren fundazioaren aurretik, gerora “eibartar" izango ziren gizon eta emakume haiek non bizi ziren argituz, zein zen beren bizimodua eta zer bidetatik ibiltzen ziren azalduz. Egindako atzerabegira hartan Markinako Bailaran hasi, San Andrés Monastegitik eta Val de Egoko burdinoletatik igaro eta Villanueva de San Andrés de Eibarreraino iritsi zen ikerlaria Azitaingo elizan zaharrean emandako saio ederrean”, gehitzen du.

elena barrena hitzaldia web