[ATZERA BEGIRA] Gaur aurkeztuko ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak irudi korporatibo berria eta astekariaren itxura aldaketa

[ATZERA BEGIRA] Gaur aurkeztuko ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak irudi korporatibo berria eta astekariaren itxura aldaketa
2023/03/24 19:49
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea.

...eta kitto! Euskara Elkarteak bere irudi korporatibo berria eta, horrekin batera, astekariaren itxura eraldatua ere aurkezteko ekitaldia egingo du gaur, Portaleko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita. Elkarteko bazkideak eta herritarrak, oro har, gonbidatuta zaudete ekitaldian parte hartzera. Bestalde, etorri ezin direnek ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, zuzenean emitituko baita ...eta kitto!-ko Youtubeko kanaleko lotura honetan: