[ATZERA BEGIRA] Neguko aterpeak ehun lagun inguru hartu ditu

[ATZERA BEGIRA] Neguko aterpeak ehun lagun inguru hartu ditu
2023/05/19 19:26
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea

Karmelitetan kokatuta dagoen Debabarreneko neguko aterpeak etxerik ez duten ehun lagun inguru jaso ditu abendutik apirilera arte. Eman dituzten arabera, gehienak 40 eta 60 urte bitarteko gizonezkoak izan dira (%92) eta, jatorriari dagokionez, erabiltzaileen %9 Gipuzkoan jaiotakoak izan dira, %10 EAEn, %32 Espainian, %14 Europan eta %35 Europatik kanpo.

Erabiltzaileen nondik norakoei dagokionez, aterpeko erabiltzaileen %73 kale gorrian bizi zen edo beste aterpe batzuetatik iritsi zen Debabarrenekora. Gainerako erabiltzaileak infraetxeetan eta eraikin okupatuetan bizi ziren; edo txaboletan, garajetan eta ganbaretan egiten zuten lo.

neguko aterpetxea web