[ATZERA BEGIRA] Udalak tabakismoaren aurkako panelak jarriko ditu herriko zenbait tokitan
2023/05/31
19:29
eta kitto!
Orain dela urtebe argitaratutako albistea
Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna da gaur eta Eibarko Udalak ‘Kerik gabeko herriak’ izeneko kanpainarekin egin du. Horrela, tabakismoaren aurkako panelak jarriko ditu Errebalgo plazan, Urkizuko parkean eta Zuloagatarren parkean, “umeentzako tokiak izateagatik edo osasun-zentro baten ondoan egoteagatik”, Udalak azaldu duenez.
Panelak faroletan eta beste euskarri batzuetan jarriko dituzte, eta toki horiek kerik gabeko guneak direla adieraziko dute. Hala ere, ez da erretzea debekatuko, “eremu horietan erretzea saihesteko gomendioa baizik”, argitu dutenez. Gainera, kartelek QR kode bat izango dute ekimenari buruzko informazioarekin.