Atzerapen handiak Euskotrenen zuhaitz bat trenbidean jausi ondoren

Eragina izan du Bilbo eta Donostia arteko linean
Atzerapen handiak Euskotrenen zuhaitz bat trenbidean jausi ondoren
2024/04/03 10:19
eta kitto!
Zuhaitz bat Bedia eta Usansoloren arteko katenariaren gainera erori da, eta horrek atzerapen handiak eragin ditu Euskotrenen lineetan, bai Bizkaiko hiriburua Donostiarekin lotzen duen E1 linean, bai Bilbo eta Bermeo arteko E4 linean. Azken informazioaren arabera, arazoa konpondu egin da.