Atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruzko hitzalda egingo du Eibarko PSE-EEk astelehenean
Casa del Pueblon izango da hitzaldia, 19:30ean.
2026/05/13
11:24
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko PSE-EEk X sare sozialaren bidez jakinarazi duenez, datorren astelehenean, maiatzaren 18an, hitzaldi informatiboa egingo dute Casa del Pueblon, 19:30ean.
Saioaren izenburua “Atzerritarren ezohiko erregularizazioa 2026an. Baldintzak, epeak eta nola eskatu” izango da, eta 2026rako aurreikusita dagoen erregularizazio-prozesuaren inguruko informazioa eskaintzea izango du helburu.
Antolatzaileen esanetan, zalantzak argitzeko eta laguntza gehien behar duten pertsonei orientazioa eskaintzeko hitzaldia izango da.