Atzo eguerdian Txaltxa Zelaian egin zen "Bultza euskaltegiak!" ekimeneko BIDEOA eta ARGAZKIAK ikusgai daude
2021/03/29
10:02
eta kitto!
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! AEK-ren dinamikaren baitan, atzo eguerdian euskaltzale asko batu zituen ekitaldia ospatu zen Txaltxa Zelaian. Koronabirusa dela eta, aurten ezin izan da Korrikarik egin, baina, hala ere, AEK-k ahalegin berezia egin du aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egoteko eta asmo horrekin antolatu zuten atzokoa Eibarko AEK euskaltegikoek.
Euskal Herriko 80 bat tokitan batera egin ziren Bultza euskaltegiak! izeneko ekitaldiak. Eibarkoan, AEK-ren mezua irakurtzeaz gain, Mikel Arrillagaren bertsoekin eta musikarekin girotu zuten jaia: “Lekukoa mingainean” edo “Euskaldun berriaren rapa” eta “Euskal Herrian euskaraz” kantatu zituen jende guztiak batera, bigarren hori Hemen musika taldekoen laguntzarekin. Jone Bengoa ilustratzaileak han bertan egindako grafitiaren inguruan talde argazkia eginda agurtu zen ekitaldia. JARRAIAN DAUZKAZUE BIDEOA ETA ARGAZKIAK:
[foogallery id="107722"]