Atzo Errebalen izandako arazo elektrikoek eraginda, zine-emanaldiak gaur eskainiko dituzte Coliseoan

Atzo Errebalen izandako arazo elektrikoek eraginda, zine-emanaldiak gaur eskainiko dituzte Coliseoan
2016/10/11 06:44
eta kitto!
Gaur (asteartea), 20:30ean ikusi ahal izango dira Coliseoan atzo bertan behera utzi behar izan ziren zine-emanaldiak. 1 Arteoan "Los siete magníficos" botako dute, 2 Aretoan "Vientos de La Habana" eta Antzokian "Un monstruo viene a verme".

Atzo iluntzeko 20:00ak aldera Errebal kalean, San Agustin kaleko bidegurutzetik gertu leherketa gertatu zen eta, ondorioz, estolda-tapa airean gora hegan joan zen. Horrekin batera  estolda-zulotik sua irtetzen hasi zen, baina suhiltzaileak berehala agertu eta hori amatatzeko beharrean hasi ziren. Eztanda gertatu eta jarraian inguruko etxeetan argindarra joan zen,  suak kable batzuk erre zituen eta. Bi laguni erredurak eragin zizkion suak eta biak Mendaroko ospitalera eraman zituzten, zauri arinekin.