Atzoko euriteen irudiak bideo batean bildu ditugu
Herritarren deiak ugariak izan ziren, kale, plaza, parke, garaje eta dendetan ura pilatzeak eragindako gorabeheren berri emateko. Hauek izan ziren aipagarrienak, Udaltzaingotik adierazi digutenez:
- Otaola etorbideko supermerkatu bat itxi behar izan zuten, ura sartu zelako.
- Urak hartu zituen Ubitxa kaleko eta Polonia Etxebarriako zenbait etxebizitza.
- Ura sartu zen erdialdeko hainbat garajetan
- Unbe kirol-gunea itxi zen, instalazioetan ur asko zegoelako.
- Ura sartu zen Ipurua auzoko eta erdialdeko hainbat saltokitan.
- Lur-jausia gertatu zen San Salvador inguruan.
- San Juan eta Fermin kaleetako galtzadetan ur-putzuak sortu ziren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko ere prezipitazio handien arriskuagatik (12:00-00:00). Izan ere, Euskalmeten iragarpenaren arabera, ordubetean 15 litro baino gehiago pila daitezke metro koadroko. Zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake Kantauri isurialdean (Bizkaia eta Gipuzkoa), zenbait lekutan handiak izan daitezke, batez ere kostaldean. Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro ezegonkor eta freskoa izango dugu gaur nagusi, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu. Hortaz, 25 ºC-tik behera kokatuko dira maximoak.
Bideo honetan bildu ditugu Eibarko eta Ermuko hainbat irudi: