Atzoko istripuaren ondoren, gaurko Itzuliaren bosgarren etapa Zornotzan amaituko da

Vingegaard, Evenepoel, Roglic eta Vine erretiratu egin behar izan dira
Atzoko istripuaren ondoren, gaurko Itzuliaren bosgarren etapa Zornotzan amaituko da
2024/04/05 11:13
eta kitto!

Itzuliaren bosgarren etapa Gasteizetik abiatuko da eta, 176 kilometroko ibilbidea osatuta, Zornotzan amaituko: gaurkoan, beraz, Araban hasi eta Bizkaian izango dute helmuga. Etapak bi mendate izango ditu: 1. mailako Urkiola eta 3. mailako Muniketagaina. Hasiera izango da une lasai bakarra, amaierarako Muniketa bitan eta puntuagarria ez den beste aldapari eginbeharko diotelako aurre txirrindulariek.

Atzoko etapak, dena dela, hankaz gora jarri zuen proba guztia, faborito nagusiak kanpoan geratu zirelako, Oletan behera izandako erorikoaren ondoren. Vingegaard, Evenepoel, Roglic eta Vine erretiratu egin dira eta antolatzaileek, lasterketa neutralizatu ondoren, ihesean zihoazen sei txirrindulariei laga zien etapa jokatzen, azkenean Meintjesek irabazteko. Orain Mattias Skjelmose da lider berria, nahiz eta atzo errespetuagatik ez zuen maillota jantzi podiumean.