Aukeratu dute Sanandresak 2016 kartela

Aukeratu dute Sanandresak 2016 kartela
2016/10/21 12:58
eta kitto!
Sanandresak 2016 kartel lehiaketako epaimahaiak aho batez erabaki du saria "Festak" izenekoari ematea. Egilea Burrianako (Castellon) Juan Diego Ingelmo Benavente da. Horrez gain, 11 eta 14 urte bitartekoen artean Lore Arregiren "Arre Sanandresetara!" saritu dute eta 10 urtera artekoen artean, berriz, Eider Zubikarai Rodriguezen "Pink azoka".
Lehiaketara aurkeztutako lanak 73 izan dira guztira, 22 kartel helduen kategorian, 14 kartel, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian eta 37 kartel, 10 urte arteko kategorian.