Aurkeztu dituzte datorren barixakuan hasiko diren Amañako jaiak

Aurkeztu dituzte datorren barixakuan hasiko diren Amañako jaiak
2023/06/30 16:41
eta kitto!
Gaur eguerdian aurkeztu dute Amañako jaietarako egitaraua, auzo horretako Laboral Kutxaren bulegoan. Jose Antonio Alberdi Goma jaietako antolatzaileak aurten ere egitarau “itzela” prestatu dutela nabarmendu du, eta horretan lagundu duten babesle eta lagun guztiei eskerrak eman dizkie, baita Eibarko Udalari ere. Aurtengo jaiak barixakuan hasiko dira, 19:00etako txupinazoarekin. Jon Iraola alkateak botako du aurten, “alkatea izateaz gain Amaña auzoan jaio eta hazitakoa delako”. Iraolak esan duenez, ilusio handia egin dio jai batzordearen gonbidapenak, bere bizitzaren zati haundi bat auzoan eman baitu. Bestalde, Amañako danborradak 32 urte beteko dituen honetan, horren ardura izan duen Jesús María Olmedo Nazábal Katak aurrerantzean horren ardura izango duenari lekukoa pasatu dio, zuzendari-makila eta guzti. Ekitaldia amaitu aurretik, jaietako omenduei opariak eman dizkiete. Jarraian daukazue aurtengo jaietako egitaraua.

AMAÑAKO JAIAK 2023


BARIXAKUA 7

18:30 Kuadrilen jaitsiera, Dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

19:00 Jai hasierako txupinazoa, Jon Iraola Eibarko alkatearen eskutik.

19:15 Umeen danborrada, Amañako plazan.

20:00/21:30 Arratsaldeko kontzertua, Mugi Panderoarekin.

23:00 Musika kontzertu itzela, Mugi Panderoa, Kaotiko (Euskal Herria) eta Buhos (Katalunia) taldeekin.

Oharra: Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da

ZAPATUA 8

10:00/15:00 Artisautza Azoka, Amañako plazan.

14:30 Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzatuko.

17:00 Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen emankizuna.

20:00 Parrillada: saiheskia, txorizoa, oilasko-hegalak...

20:00 Elektro-txaranga, Distopiarekin.

21:00 Kontzertua, Puro Relajo Euskal Herriko talde entzutetsuenarekin.

23:00 Helduen danborradaren irteera.

00:00 Danborradaren iritsiera Amañako plazara.

00:50 Berbena, Lisker taldearekin.

DOMEKA 9

12:15 Salda eta txorizoa txosnan.

17:30 Txokolate-jana, Eroskirekin elkarlanean.

17:30 Kallejonada, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

18:00 Kontzertua, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

19:00 Ogitartekoak salgai (1€)

19:30 Amaña es la Caña elkartearen sari-banaketa.

20:00 Berbena.

22:00 Jaien amaiera.

BARIXAKUA 14

14:30 Jubilatuendako bazkaria, Unzaga Plaza hotelean.

19:00 Bertso-merienda, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Sosola baserrian.

IMG_3162