Aurpegi onarekin denboraldiko bigarren derbira begira

F Ligako SD Eibar-ek Athletic Club-i egingo dio bisita zapatuan
Aurpegi onarekin denboraldiko bigarren derbira begira
2025/11/04 17:02
eta kitto!

Joan den asteburuan Deportivo Abancari 1-0 irabazi ondoren, F Ligan jokatzen duen SD Eibar-ek itxaropentsu egiten dio aurre asteburu honetan jokatuko duen partiduari. Eibartarrek denboraldiko bigarren derbia jokatuko dute eta, oraingoan, Athletic Club izango dute aurkari zapatuan, 16:30ean, Lezaman.

Ligako talderik sendoenetarikoa izan ohi da Athletic, baina aurten ez dihardu denboraldi ona izaten bilbotarrentzat eta jaitsiera postuetatik oso gertu daude, sei punturekin (DUX Logroñok baino bat gehiago). Eibar, ostera, 10. postuan da sailkapenean, 10 punturekin.

Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak bihar, azaroak 5, egingo du lan-saioa, 12:00etan, Areition; eguenean atseden hartuko du; eta barixakuan 11:45ean edukiko du entrenamendua, bere kirol-hirian.