Aurpegia eta gurutzea SD Eibar-en talde nagusientzat
Denboraldi honetan SD Eibar-i albiste onak ematen dizkion talde bakarra emakumezkoena izaten ari da. Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldea sailkapenaren 10. postuan dago, jaitsiera puntura 11 puntura dituelarik, eta lasaitasunez ekingo dio asteburu honetan hasiko den bigarren itzuliari.
Urteko lehen partiduan, emakumezkoek Murtziara jo zuten Alhamaren aurka aritzeko eta hiru puntuekin itzuli ziren etxera, Carmen Alvarezek penalti puntutik lortutako golarekin 0-1 irabazita.
Asteburu honetan Ipuruan lehiatuko dira, Madrid CFF-ren aurka, zapatuan, 18:30ean. Klubak jakinarazi duenez, sarrerak salgai daude Orsaixan edo Ipurua zelaian partidua hasi baino ordubete lehenagotik 14. leihatilan.
Hotza etxetik kanpo
Gizonezkoen taldeak, ostera, oso gertu ditu jaitsiera postuak (puntu bakarrera) eta puntuak lortzeko premia du. Hurrengo jardunaldian Granadari egingo dio bisita (astelehenean, 20:30ean) eta garrantzitsua izango litzateke emaitza positiboa lortzea, atzetik bi puntura baitu talde andaluziarra.
Beñat San Joseren taldeak denboraldi kaskarra egiten dihardu orokorrean, baina batez ere etxetik kanpo. Eibartarrek ez dute garaipenik lortu Ipuruan jokatu ez dituen hamar partiduetan eta hiru berdinketa bakarrik eskuratu dituzte.