Aurpegiaren bi aldeak Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldearentzat

Partidu bat irabazi eta bestea galdu zuen zubia dela-eta jokatu zuen jardunaldi bikoitzean
Aurpegiaren bi aldeak Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldearentzat
2026/03/23 10:42
Ekhi Belar Errasti

Zubia dela-eta, jardunaldi bikoitzak jokatu dute CD Urki-ren talde batzuek, tartean Ohorezko Erregionalean jokatzen duen taldeak. Aurpegiaren bi aldeak bizi izan zituen denboraldi txukuna egiten diharduen Urkik, garaipen eta porrot banarekin.

Ostegunean jokatu zen jardunaldian irabazle atera zen Amaikak Bat taldearen aurka, 1-4; igandean, ostera, etxean galdu zuen, 1-3, Anaitasunaren kontra.

 

Martxoak 19, osteguna

  • Ohorezko Erregionala: Amaikak Bat 1-4 Urki Alkideba
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 1–1 Hondarribia,
  • Jubenilen Kopa: Urki Hapiick 0-4 Eibartarrak FT
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 2-2 Amaikak Bat
  • Kadeteen Kopa: Ordizia 2-5 Urki Boj
  • Infantil txiki: Arrasate 15 -0 Urki Larragest
  • Emakumezkoen Kopa: Zumaiako 1-1 Urki JAZ 

Martxoak 21, larunbata

  • Infantilen Kopa: Zumaiako 4-1 Urki Beltran

Martxoak 22, igandea

  • Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 1-3 Anaitasuna
  • 1. Erregionala: Soraluze 3-1 Urki JMR
  • Jubenilen Gorengoa: San Marcial 4-2 Urki ABC
  • Alebinen Kopa: Urki Engimeck 0-10 Idiazabal