Aurrekontuak onartzeko plenoa bihar (martitzena) izango da, 09.30etan
2013/02/25
00:00
eta kitto!
Bihar (martitzena, hilak 26) goizeko 09.30etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan (1. pisuan) 2013. ekitaldirako udal aurrekontua onartzeko Udalbatza. Azken urteotan egindakoaren bidetik, krisia dela eta aurrekonturako proposamena aurreko urtekoa baino murritzagoa da, 28 milioi euro ingurukoa (2012an baino bi milioi euro gutxiago, 2011n baino lau milioi euro gutxiago eta 2010ean baino sei milioi euro gutxiago). Aurrekontuak 2'8 milioi euro aurreikusten ditu inbertsioei eskainitako atalean. Biharko udal batzarrean alderdi politikoetako ordezkariek aurrekontu proposamenari botua emango diote, horretarako arrazoiak azalduz.