Aurrera doa Unibertsitateko geltokia eraberritzeko proiektua

Aurrera doa Unibertsitateko geltokia eraberritzeko proiektua
2026/06/09 13:37
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Unibertsitatea geltokia eraberritzeko proiektuaren behin betiko onespena eman du Euskal Trenbide Sarea (ETS)k. Udalak ezagutarazi duenez, obrak 9,2 milioi euroko inbertsioa izango du, eta bi urteko epean amaitzea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailak sustatutako proiektua da, eta azaldu dutenez, “geltokiaren irisgarritasun unibertsala bermatzea eta egungo azpiegitura modernizatzea” du helburu.

Proiektuaren bidez hainbat hobekuntza aurreikusten dira: Tiburzio Anitua eta Torrekua kaleetatik geltokirako sarbidea erraztuko duten igogailu berriak jartzea, nasaak handitzea, estalpeak eta atariak berritzea, seinaleztapena eguneratzea eta kanpoko espazioak urbanizatzea.

Jon Iraolak proiektua “oso positibotzat” jo du: “Garrantzi handiko albistea da Eibarrentzat. Urte luzez aldarrikatzen genuen jarduera bat da, eta behin betiko konponduko ditu Unibertsitatea geltokiko irisgarritasun arazoak”. Irisgarritasuna, haren hitzetan, “berdintasun eta bizi-kalitate kontua” da.