Aurretiazko borondateen dokumentua azaltzeko hitzaldia emango dute gaur 18:30ean Untzaga zentro sozialean

Aurretiazko borondateen dokumentua azaltzeko hitzaldia emango dute gaur 18:30ean Untzaga zentro sozialean
2023/12/11 11:49
eta kitto!
Bizi-testamentuari buruzko hitzaldia eta tailerra antolatu dituzte Untzaga gizarte etxean. Aurretiazko borondateen dokumentoari buruzko hitzaldia gaur izango da, 18:30ean Urko aretoan, eta dokumentazio hori lantzeko tailer praktikoa, berriz, datorren astelehenean (abenduak 18) egingo da. DMD-DHE Euskadi Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartekoak etorriko dira bi egunetan.