Aurten 30 urte egin dituzten eibartarrek txaranga eta guzti ospatu dute beraien "kinto" jaia
2024/10/03
18:55
eta kitto!
Argazkian ikusten dituzuen neska-mutilak ondo baino hobeto ibili ziren zapatuan, aurten 30 urte bete edo beteko dituztela ospatzeko antolatu zuten “kintoen” jaian. Talde argazkia egin, zerbait hartu, eta bapo bazkaldu eta gero, arratsaldean txaranga eta guzti ibili ziren erdialdeko kaleetan, Latuna Bando Txarangaren musikak lagunduta.