Aurten ere giro ederrean ospatu da Gabontraila

Aurten ere giro ederrean ospatu da Gabontraila
2023/12/26 18:31
eta kitto!
Eibarko mendi korrikalarien artean jada ohitura bihurtu da, denboraldiari amaiera emateko, abenduaren 24an Kalamuara igo eta Parlamentuan txanpaina eta turroiakin ospatzea. Aurtengoa 9. ekitaldia izan da, eta eguraldia lagun, talde polita elkartu zen Kalamua Korrikalari Taldeak antolatutako Gabontrailean, “lagun artean goiz bikaina pasatzeko”.

gabontrail2