Aurten ez da Eibarko Duatloia egingo

Antolatzaileak boluntario beharrean zeuden eta dituzte behar zituztenak lortu
Aurten ez da Eibarko Duatloia egingo
2026/02/26 11:45
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Duatloiaren XXXI. edizioa egin behar zen aurten, martxoaren 21ean, baina Eibar Triatloi Taldeak bertan behera laga behar izan du horren antolakuntza, ez dituztelako behar zituzten boluntarioak lortu.

Joan den astean oharra jarri zuten sare sozialetan eta bertan zioten otsailaren 18rako 20 boluntario lortzen ez bazituzten, ezin izango zutela proba antolatu. Tamalez, ez zuten kopuru hori lortu eta antolatzaileek proba bertan behera lagatzea erabaki dute.