Aurtengo Itzulia ez da Eibarren amaituko, baina etapa bat jokatuko da gurean

Lehen etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da, eta azkena Bergaran amaituko da.
Aurtengo Itzulia ez da Eibarren amaituko, baina etapa bat jokatuko da gurean
2026/02/10 11:30
Ekhi Belar Errasti

Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketak etapa berria hasi du aurten eta azken urteetan ohikoa izan den amaiera aldatu egingo du. Horrela, aurtengoan Eibar ez da erabakigarria izango, azken etapa ez baita hemen jokatuko (Antzuola-Bergara izango da), baina izango dugu lehia gurean ere. Izan ere, eta oraindik baieztatu ez dute arren (bihar aurkeztuko dute 2026ko ibilbidea Eibarko udaletxean), bosgarren etapa gurean jokatuko da, hasi eta amaitu.

Eriz Fraile txirrindularitzan espezializatutako kazetariak jakinarazi duenez, Itzuliaren aurtengo edizioa azken urteetako gogorrena izango da eta Eibarko etapa, aurreko urteen antzekoa izango den arren, ohikoa baino luzeagoa eta gogorragoa izango da.

 

Sei etapa

Informazioen arabera, 2026ko Itzuliaren lehen etapa Bilbon jokatuko da, apirilaren 6an. Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da, 2021ko Itzulian bezala. Urte hartan Primoz Roglicek irabazi zuen eta aurtengoan ibilbide berdina egingo dutela aurreratu dute.

Hurrengo etapak hauek izango dira:

  • Iruñea-Mendukilo
  • Basauri-Basauri
  • Galdakao-Galdakao
  • Eibar-Eibar
  • Antzuola-Bergara