Aurtengo San Andres jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu dute
2023/11/15
10:57
eta kitto!
Gaur goizean jakin dugu zeintzuk diren San Andresko kartel-lehiaketan saritutako lanak. Cristina Rodriguez Abalos madrildarra izan da garailea “Otarra bete-betea” izenburuko lanarekin. Umeen mailan, 13 urteko Nahia Martinez (“San Andres koloretsuak”) eta 9 urteko Maren Ubera Hernandez (“San Andres azoka barazkiz eta frutaz betea”) saritu dituzte.
Kultura sailetik esan dutenez, 89 parte-hartzaile egon dira (39 nagusien kategorian, 15 parte-hartzaile 11-14 urte bitartekoen artean, eta 10 urte arteko kategorian, berriz, 35 izan dira euren lanak aurkeztu dituztenak. Epaimahaikideak Natalie Garrido, Maite Barraincua, Iratxe Unanue eta Leire Kareaga izan dira.
Sari banaketa azaroaren 30ean, San Andres egunean, izango da 13:00ean Untzagan.