Auto bat errepidetik irten da bariantean

Auto bat errepidetik irten da bariantean
2014/01/24 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 24) eguerdian, 13.30ak aldera trafiko istripua gertatu da Eibarko saihesbidean, (N-634 errepidean, 64. kilometroan) Estaziñorako irteera parean: euriaren eraginez automobil bat errepidetik irten da bihurgunea hartzean. Larrialdietarako zerbitzuak euren beharrarekin amaitu eta istripua izan duen automobila garabiarekin eraman bitartean arretaz gidatu, trafiko geldoa dago-eta.