“Auto-zaintzarako baliabideak: hipnosia eta gorputzaren kontzientzia”
2016/05/02
07:53
eta kitto!
Debabarrenako Defibel Fibromialgia eta Astenia Kronikoa Elkartetik, Nazioarteko Fibromialgia Egunagatik, honako tailer hau antolatu dugu:
“Auto-zaintzarako baliabideak: hipnosia eta gorputzaren kontzientzia”
Gorputzaren kontzientzia landuko dugu, bistaratze bat egingo dugu hura marrazkiaren bidez, kontzientzia-hartze bezala, integratzeko. Eta gero pasatuko gara gure egoera emozionala hobetzeko baliabide bezala hipnosia lantzera.
Dinamizatzaileak: Coro Ortiz de Urbina psikologoa, eta Ainara Silva Márquez, pskologoa eta P.N.L masterra
Hitzaldia Eibarko Portaleko ikastaro gelan izango da
Maiatzak 13, ostirala, arratsaldeko 7retan.
Sarrera irekia eta doakoa izango da.