Autobidea Bilborako norantzan itxita dago, kamioi batek artaziarena egin duelako

Autobidea Bilborako norantzan itxita dago, kamioi batek artaziarena egin duelako
2012/09/13 00:00
eta kitto!

AP-8 autobidea Eibarren itxi behar izan dute gaur eguerdian (eguena, hilak 13), Bilborako norantzan, kamioi batek artaziarena egin eta bidea oztopatzen dagoelako. Gaur goizean bertan inguruan furgoneta bat errepidetik irten da, baina Herrizaingo sailak eman duen informazioari jarraituta, Donostiarako norantzan errail bat zabalik dago eta, beraz, ez da trafikoa eten. Bilborako norantza ahalik eta azkarren zabaltzeko beharrean dihardute une honetan (14.30etan) eta garabiak istripua izan duen kamioia errepidetik atera bezain laster trafikoa normaltasunera bueltatzea espero dute.