Autobus gehiago jarri dituzte Donostitik etortzeko astelehenetik barixakura

Autobus gehiago jarri dituzte Donostitik etortzeko astelehenetik barixakura
2024/02/08 12:42
eta kitto!
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus gehiago jarri ditu  DB02 linean (Ermua-Eibar-Elgoibar-Zarautz-Donostia). Zehazki, 18:20an eta 19:20an Donostiatik Eibarrera ematen den ohiko zerbitzua autobus gehigarri batekin indartuko da, erabiltzailerik lurrean gera ez dadin.

Departamenduak DB02 linearen erabilera-datuak eta erabiltzaileen beharrak aztertu ditu eta, oraingoz, errefortzua astelehenetik barixakura mugatuko da. “Baina asteburuetan dagoen eskaria aztertuko da eta, linea indartu behar dela ikusiz gero, indartu egingo da”, Udalaren berbetan.