Autobus zerbitzu guztiak doakoak izango dira Arrateko jaietan, zapatuan eta domekan

Asmoa automobila erabili beharrean garraio publikoa erabiltzea da, eta herritarrak hori egitera animatu nahi dituzte
Autobus zerbitzu guztiak doakoak izango dira Arrateko jaietan, zapatuan eta domekan
2024/09/06 12:07
eta kitto!

Arrateko jaiak direla eta, aurten ere Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Arratera igo eta bertatik Eibarrera jeitsi nahi dutenentzat. Asmoa automobila erabili beharrean garraio publikoa erabiltzea da, eta herritarrak hori egitera animatu nahi dituzte.