Autobus zerbitzua hobetzeko batzarra gaur Portalean

Autobus zerbitzua hobetzeko batzarra gaur Portalean
2013/10/29 00:00
eta kitto!

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrien arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du eta, horretarako, herritarren iritziak eta ekarpenak batzeko prozesua abiatu du, herririk herri bilerak eginda. Eibarren gaur (martitzena, urriak 29) egingo dute batzar irekia, 18.30etan Portalean. Bileretatik kanpora ere badaude ekarpenak egiteko beste bide batzuk: www.garraioahobetzen.net helbidean sartuta, prozesuari buruzko informazio osoarekin batera, galdetegi sinple bati erantzunda horretarako aukera ematen dute eta egunotan etxeko buzoietan ere informazioa eta galdetegia dituen eskuorriak banatzen dihardute.